XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
AITA - Hum! Gehiago ezagutzen ez den gizonaz, ni mesfidatzen naiz!....
DOMINIKA - Ez du balio, aita, aintzinetik odol gachtorik egitea....
- Utzazu ethortzerat... Berak erakusterat emanen du zer motatik den.
AITA - Ha, zuk ere, hautua izanki-eta, laborari bati baino, fatur bati lotu nahiago ba!.
DO=mLn=IKA - Ene zortea da hola, aita....
AITA - Nago ez othe dudan, nik ere, hobeki eginen, ontasuna utzi-eta, karrika garbitzale sartzea!.
DOMINIKA - Zure suhi-beharra, laborari-seme duzu gero, aita!....
- Hor izanen da, behar orduan, esku-kolpe baten emaiteko ere.
AITA - Faturkoa eta laborantza, ura eta sua bezalatsu dira....
- Bon, hobeko dut naski muthil choro horrekin, nihaurek joaitea....
- Zu zaude hemen, Dominika!....
AMA - Ni ere, oilotarat noha... (
(
FATURRA - (
DOMINIKA - (
- Hor zirea, Michel!.
FATURRA - Bakarrik zirea?....
DOMINIKA - Ez... Denak etch'alde gira... Ama hor da oilotan, eta aita Jakesekin... Jakes arras bulta gachtoan dugu.
FATURRA - Zer du? DOMINIKA - Nik, erran behar banu, jelos da, zu enekin gurutzatzen ikusten baitzaitu... Jelos eta ez doi bat bakarrik, bainan izigarriko errabiarekin....
- Kasu-emaiten ahal duzu, zuk ere, harekin buruz-buru gertatzen bazira... (